Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko iraila 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Haur batek atea irekitzen badu

Haur batek atea irekitzen badu

Haur batek atea irekitzen badu gurasoekin hitz egin nahi dugula esan behar genioke. Hau egiteak errespetua azalduko dio beraien aginpideari (Es 6:20). Haurrak etxera sartzera gonbidatzen badigu, ezetz esango diogu. Gurasoak bisita hartzeko moduan ez badaude, beste uneren batean itzuliko gara.

Nahiz eta haurra zaharragoa izan, nerabea esaterako, gurasoak etxean dauden galdetzea izango da egokiena. Gure bisita hartzeko moduan ez badaude, irakurtzeko argitalpenak aukeratzen uzten dioten galde diezaiokegu. Hala bada, argitalpenen bat eskaini edo jw.org erakuts diezaiokegu.

Interesa azaldu duen gazte bati bisita egiterakoan, gurasoak ezagutu nahi ditugula esan behar diogu. Modu honetara gure helburua eta Bibliak familientzako dituen aholku fidagarriak azaltzeko aukera izango dugu (Sal 119:86, 138). Gurasoei begirunea eta errespetua erakustea testigantza bikaina izango da. Gainera, familiari berri onak zabaltzeko beste aukera batzuk emango dizkigu (1 P 2:12).