KRISTAUON BIZIMODUA
Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Animatu interesa dutenei bileretara joatea
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?: Bilerek Jehobari erregularki kantatu eta goresteko aukera ematen digute (Sal 149:1). Bileretan Jainkoaren nahia egiten ikasten dugu (Sal 143:10). Interesa dutenek eta biblia-ikasleek aurrerapen handiagoak egin ohi dituzte bileretara joaten hasten direnean.
HOBETZEKO MODUA
Gonbidatu lehenbailehen. Ez duzu zertan biblia-ikastaroa finkatua egon arte itxaron behar (Ap 22:17).
Azaldu interesa duen pertsonari zer espero dezakeen eta zer aztertuko den hurrengo bileran. Honakoek lagundu zaitzakete: bileretarako gonbidapenak, Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? bideoak eta Jehobaren nahia liburuxkako 5. eta 7. ikasgaiek.
Eskaini laguntza. Garraiorik edo arropa egokia aukeratzeko laguntzarik behar al du? Eseri bere ondoan bileran eta partekatu berarekin zure argitalpenak. Aurkeztu anai-arrebak.