Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko iraila 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Baztertu hurrengo eragozpenak biblia-ikastaroa egitean

Baztertu hurrengo eragozpenak biblia-ikastaroa egitean
IKUSPEGI MOTA
Testua
Irudia

Gehiegi hitz egitea: Ez ezazu uste zuk azaldu behar duzunik guztia. Jesusek galderak erabili zituen jendeari pentsatzen lagundu eta ondorio zuzenetara heltzeko (Mt 17:24-27). Galderek ikastaroa bizi-bizia egiten dute eta zure ikasleak ulertu eta sinesten duena jakiten laguntzen dizute (be-S 253 ¶3-4). Izan ezazu pazientzia eta itxaron erantzuna galdera egin ondoren. Ikasleak gaizki erantzuten badu, ez eman zuk erantzun zuzena. Beste galdera batzuk eginez, zuzendu ezazu ikaslea ondorio zuzenera (be-S 238 ¶1-2). Hitz egin erritmo egokian ikasleak ideia berriak ulertu ditzan (be-S 230 ¶4).

Zaila egitea: Baztertu gaiari buruz dakizun guztia esatea (Jn 16:12). Paragrafoko ideia nagusian ipini arreta (be-S 226 ¶4-227 ¶1). Xehetasunek, nahiz eta interesgarriak izan, ideia nagusiak estaltzen dituzte (be-S 235 ¶3). Ikasleak ideia nagusia ulertzen duenean, jarraitu hurrengo paragrafoarekin.

Informazioa aztertzea soilik: Gure helburua bihotzera heltzea da, ez informazioa aztertzea soilik (Lk 24:32). Erabili ezazu Jainkoaren Hitzaren boterea ikasgaiko biblia-bertset nagusietan arreta ipiniz (2 Ko 10:4; Heb 4:12; be-S 144 ¶1-3). Erabili adibide errazak (be-S 245 ¶2-4). Hartu kontuan ikaslearen erronka nahiz sinesmenak eta egokitu ikasgaia berari. Egin era honetako galderak: «Zer uste duzu ikasten ari zarenaz?», «Zer irakasten digu Jehobari buruz?», «Zer onura eduki daitezke aholku hau jarraitzean?» (be-S 238 ¶3-5; 259 ¶1).