Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko ekaina 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | SALMOAK 34-37

Izan Jehobarengan konfiantza eta ona dena egin

Izan Jehobarengan konfiantza eta ona dena egin

«Ez zaitez [...] gaizkileen inbidiatan egon»

37:1, 2

  • Ez utzi gaizkileen itxurazko arrakastak Jehoba zerbitzatzean arreta galarazi zaitzan. Mantendu arreta bedeinkapen eta helburu espiritualetan.

«Izan konfiantza Jaunarengan eta egin on dena»

37:3

  • Izan ezazu konfiantza Jehobak zalantza eta estualdi guztietan lagunduko zaituela. Leial mantentzen lagunduko zaitu.

  • Egon lanpetuta Jainkoaren Erreinuari buruzko berri onak zabaltzen.

«Izan bedi Jauna zure atsegina»

37:4

  • Jehoba hobeto ezagutzeko helburuarekin, antolatu zure ordutegia Jainkoaren Hitza irakurtzeko eta hausnartzeko.

«Utzi Jehobaren esku zeure bidea»

37:5, 6, NW

  • Uste osoa izan Jehobak edozein arazori aurre egiten lagunduko dizula.

  • Jarraitu ongi jokatzen aurkaritza, pertsekuzioa edo informazioaren itxuraldatzearen aurrean.

«Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan»

37:7-9

  • Baztertu presaz egindako ekintzak zoriontasuna eta babes espirituala kendu baitezakete.

«Apalak izango dira herrialdearen jabe»

37:10, 11

  • Umila izan eta itxaron apaltasunez Jehobak sufritzen ari zaren injustizia kendu arte.

  • Lagundu fedekideak eta kontsolatu atsekabetuak betetzear dagoen Jainkoaren mundu berriari buruzko promesaren bidez.

Erreinu mesianikoak sekulako bedeinkapenak ekarriko ditu