Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko ekaina 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | SALMOAK 52-59

«Jarri Jehobaren eskuetan»

«Jarri Jehobaren eskuetan»

Dabidek egundoko frogak jasan zituen bizitzan zehar. Froga ugari sufritu zituen 55. Salmoa idatzi zenerako:

  • Irainak

  • Pertsekuzioa

  • Errudun sentitzea

  • Ezbeharrak familian

  • Gaixotasuna

  • Traizioa

Zeraman zama jasanezina iruditu arren, Dabidek honi aurre egiteko modua aurkitu zuen. Bera bezala sentitzen direnei inspiraturiko aholku hau ematen die: «Jar zaitez Jaunaren eskuetan».

Nola jarraitu dezakegu gaur egun bertset hau?

55:23 [55:22, NW]

  1. Jo ezazu Jehobarengana arazo, estutasun edo kezka guztien aurrean, bihotz-bihotzez otoitz eginez.

  2. Bilatu gida eta laguntza Jehobaren Hitzean eta erakundean.

  3. Egin ezazu ahal duzun guztia biblia-printzipioen arabera egoerari irtenbidea aurkitzeko.