Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko ekaina 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | SALMOAK 45-51

Jehobak ez du gutxiesten bihotz-hautsia

Jehobak ez du gutxiesten bihotz-hautsia

Dabidek 51. Salmoa idatzi zuen eta hau Natan profetak Betsaberekin bekatu larria egiteagatik atentzioa deitu ondoren egin zuen. Kontzientziak gogor jo zuen Dabid eta apaltasunez bekatua aitortu zuen (2 Sm 12:1-14).

Nahiz eta Dabidek bekatu egin, Jehobarekin zuen harremana senda zezakeen.

51:5, 6, 10-14, 19 [51:3, 4, 8-12, 17, NW]

  • Damutu eta aitortu aurretik, bere kontzientziak erabat goibeldu zuen.

  • Jainkoaren onespena ez izateagatik sufritu zuen atsekabea hain zen handia, jo izango balute bezala sentitu zela.

  • Barkatua izateko, Jehobarekin zuen harremana sendatzeko eta lehen zuen poza berriro sentitzeko irrikaz zegoen.

  • Jehobari apaltasunez otoitz egin zion obeditzeko nahia garatzea eskatuz.

  • Uste osoa zuen Jehobak barkatuko zuela.