Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko azaroa 

 KRISTAUON BIZIMODUA

«Ongi ikusia da senarra batzarrean»

«Ongi ikusia da senarra batzarrean»

Emazte trebeak senarrari buruzko iritzi ona sortarazten du jendearengan. Lemuel erregearen garaian, emazte trebea zuen gizona «ongi ikusia» zen batzarrean (Es 31:23). Gaur egun, gizon errespetagarri batzuek arduradun eta laguntzaile bezala zerbitzatzen dute kongregazioan. Ezkonduak badaude, beraien emazteen jokabide eta laguntza onak oso garrantzitsuak dira behar bezala zerbitzatu dezaten (1 Tm 3:4, 11). Emazte trebe hauek, euren senarrek maitatzeaz gain, kongregazioaren maitasuna ere jasotzen dute.

Emazte trebeak senarra laguntzen du ...

  • hitz goxoekin animatuz (Es 31:26).

  • kongregazioaz arduratzen gogo onez utziz (1 Ts 2:7, 8).

  • bizimodu xumea izanez (1 Tm 6:8).

  • kongregazioko isilpeko gaiez ez galdetuz eta kongregazioko erabakietan eragiten ez saiatuz (1 Tm 2:11, 12; 1 P 4:15).