Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko azaroa 

 KRISTAUON BIZIMODUA

Bibliak irakasten duena liburuaren edizio sinplifikatua erabiltzeko modua

Bibliak irakasten duena liburuaren edizio sinplifikatua erabiltzeko modua

Bibliak irakasten duena liburua eta honen edizio sinplifikatua antzekoak dira eta hizkuntza askotan egongo dira eskuragarri. Liburu hauek egia berberak berdin antolatuta aurkezten dituzte. Hala ere, edizio berriak hitz eta logika errazagoak erabiltzen ditu, izan ere, Bibliak irakasten duena liburua ulertzeko zailtasunak dituztenentzat dago prestatua. Eranskina eduki beharrean, amaierako oharrak ditu. Hauek testu nagusian dauden kontzeptu eta hitz batzuen azalpen errazak dauzkate. Kapituluek ez dute sarrerako galderarik, ezta berrikuspen taularik ere. Honen ordez, Bibliako oinarrizko egiak dituen laburpen batekin amaitzen dira. Bibliak irakasten duena liburua bezala, edizio sinplifikatu hau edozein momentutan eskaini daiteke, nahiz eta hilabete horretan eskaintzeko argitalpena ez izan. Nola erabil ditzakegu liburu honen ezaugarri paregabeak biblia-ikastaro bat zuzentzean?

LABURPENA: Gehienontzat biblia-ikastaroa zuzentzeko ohizko metodoa, hau da, Bibliak irakasten duena liburuko paragrafoa irakurri eta galdera egin, nahiko praktikoa izango da. Hala ere, suposa dezagun ikasleak hizkuntzarekin zailtasunak dituela edo ondo irakurtzen ez dakiela. Kasu horretan, edizio sinplifikatuaren kapituluen laburpenak erabiltzea aukeratu dezakezu ikastaroaren oinarritzat eta ikasleari bere kontura testu nagusia irakurtzeko esan diezaiokezu. Bibliako oinarrizko egia bakoitza 15 minutu inguruko saioetan irakatsi daiteke askotan. Laburpen horiek ez dutenez testu nagusiko xehetasun oro aztertzen, irakasleak ongi prestatu behar du ikastaroa, ikaslearen beharrak kontuan edukiz. Irakasleak testu nagusia erabiltzen badu ikastaroa egiteko, laburpenak errepaso moduan erabil daitezke.

AMAIERAKO OHARRAK: Ohar hauetako hitz eta kontzeptuak testu nagusian agertzen diren ordena berean daude antolaturik. Irakasleak ikastaroan zehar edizio sinplifikatuko oharrak aztertzea beharrezkoa den edo ez erabakiko du.