Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko apirila 

 HOBETU PREDIKATZE-LANEAN

Lurralde-biltzarrera gonbidatzeko kanpaina

Lurralde-biltzarrera gonbidatzeko kanpaina

Urtero, gure lurralde-biltzarretan jasotzen dugun opari espiritualaz gozatzeko gogoa pizten zaigu. Jehobaren onginahia beste batzuek ere nabarmen dezaten, ahalik eta jende gehiena gonbidatu behar dugu gurekin han izateko (Sal 34:9 [34:8, NW]). Arduradun talde bakoitzak erabakiko du zein den gonbidapenak erabiltzeko modurik hoberena.

KONTUAN HARTU BEHARREKO XEHETASUNAK

  • Noiz izango da nire lurralde-biltzarra?

  • Noiz hasiko da kanpaina nire lurraldean?

  • Noiz izaten dira nire kongregazioko predikatzeko bilerak?

  • Zein helburu ditut kanpainarako?

  • Nor gonbidatuko dut?

ZER ESAN DEZAKET?

Ohiko agurra egin ondoren, honakoa esan dezakezu:

«Ekitaldi garrantzitsu baterako mundu-mailako kanpaina batean parte hartzen ari gara. Eguna, ordua eta helbidea gonbidapenean aurkituko dituzu. Zu gurekin han izatea asko gustatuko litzaiguke».

NOLA LANDU DEZAKET JAKINMINA?

Nahiz eta ahalik eta jende gehiena gonbidatu nahi dugun biltzarrera, edonork azaldutako jakinmina lantzeko adi egon behar dugu.

Asteburuetan aldizkariak eskaini ditzakezu gonbidapenarekin batera.