Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Saltatu edukien aurkibidera

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa  |  2016(e)ko apirila 

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | JOB 21-27

Jobek pentsamendu kaltegarriei aurre egin zien

Jobek pentsamendu kaltegarriei aurre egin zien

Satanasek gezurrak erabiltzen ditu Jehobaren zerbitzariak adoregabetzeko. Ikus ezazu Satanasen gezurren eta Jainkoaren benetako sentimenduen arteko aldea Joben liburuan. Idatz itzazu Jehoba zutaz arduratzen dela frogatzen duten beste biblia-bertset batzuk.

SATANASEN GEZURRAK

JEHOBAREN BENETAKO SENTIMENDUAK

Jehoba hain da zorrotza, bere zerbitzariek egiten duten ezer ez dela aski ona. Ez inork ez ezerk ezin dio atsegin eman (Job 4:18; 25:5).

Jehobak gure ahalegin apalak balioesten ditu (Job 36:5).

Gizakiak ez du baliorik Jainkoarentzako (Job 22:2).

Jehobak gure zerbitzu leiala onartu eta bedeinkatzen du (Job 33:26; 36:11).

Jainkoari ez zaio axola zuzena zaren edo ez (Job 22:3).

Jehobak zuzenak zaintzen ditu (Job 36:7).